2 URTEKO GELAK

Gure ikastolak 2 urterekin eskolaratzeko aukera ematen du 2008-2009 ikasturtetik aurrera; gaur egun bi gela ditugu.  Familiekiko harremanari garrantzi handia ematen diogunez, sarrera eta irteera malguak ditugu familiekin hartu-eman zuzena izateko espazioa ahalbideratuz. Ikasturte hasieran egokitzapena egiten dugu. 

  • Goizean: sarrera 09:30etik 09:50era eta irteera 12:30etik 12:50era. 
  • Arratsaldean: sarrera 15:00etatik 15:15era eta irteera 16:30etik 16:45era. 

Ekintza ezberdinak burutzen ditugu: txokoetan jolasten gara, bakoitzak gehien atsegin duen lekuan eta ikasleen nahiak eta erritmoa errespetatuz. Abestiak, ipuinak, jolas librea, jolas sinbolikoa, jolas heuristikoa, psikomotrizitatea, espermentazio gunea...  Gela hauek erabat hornituak daude eta adin honetako ikasleen beharrei egokituak.
Gure lana,  segurtasun, konfidantza eta afektuz beteriko giroa sortzea da, umeen autonomia garatzeko eta oinarrizko premiei erantzuna emateko. Guzti hau, umeen interesak, heldutasun eta erritmo pertsonaleei errespetatuz.

 

HAUR HEZKUNTZA

Adin bakoitzeko, bi gela ditugu (3tik-6 urtera). 2022-2023 ikasturtean mugimendu autonomoaren metodologian lehen pausuak ematen hasi ginen. Honekin, ikasleen autonomiaren aldeko apustua egin dugu: mundua esploratzeko eta beren gaitasunak aurkitzeko bideak emanez. Betiere haur bakoitzaren garapen prozesua errespetatuz. 
Haurren autonomia garatzea dugu helburu, beren ezberdintasuna zainduz, ume bakoitzaren identitatearen eta aniztasunari erreparatuz eta eguneroko jardueretan afektibitatea eta harremanak duten garrantzia balioetsiz. Edukiak era esanguratsuan eta haurren interesei zuzenean loturik eratzen eta aurkezten dira. 

Proiektuen bidez ere lan egiten dugu. Hauekin eta eguneroko lanarekin autonomiaz gain, beren desberdintasunak zaintzen ditugu. Haur Hezkuntzak berebiziko garrantzia du bai haurraren garapen osoan, baita euskalduntze-prozesuan ere.

 

LEHEN HEZKUNTZA

Lehen Hezkuntza 6 kurtsoz osatuta dago, 6 urtetik 12 urtera. 2 urteko 3 zikloetan antolatzen da.

Ziklo bakoitzak bere zeregina duenez hezkuntza prozesuan, hauen arteko eta beste etapekiko loturak zainduaz curriculum eskaintza koherente, bateratu eta egokia eskaintzeko asmotan LH 1, 2 eta 3 proiektuka lan egiten dugu (Txanelako gaiak izpide izanda) eta EKI Proiektua (LH 4, 5 eta 6) lehen hezkuntzako ikas materiala erabiltzen dugu. Proiektu hauekin ikaskuntza kooperatiboarekiko apustua egin dugu eta prozesu horretan bai taldearen bai ikasle bakoitzaren jarraipen pertsonal eta akademikoa egiten dugu. 

Goi mailetan (LH 5 eta 6), EKI proiektuarekin batera ikasleek ordenagailu eramangarriak dituzte egungo gizarteak planteatzen dizkigun komunikazio eta informazio erronkei aurre egiteko eta hauekin ikaste aldera. 

2023-2024 ikasturtean gela egonkorra ireki dugu (ikastolan: gela bizia). Bost ikaslek osatzen dute, eta hainbat trebetasun eta ezaugarri dituzten pertsonekin elkarreragitea eta ikastea eskaintzen dio eskolari eta ikasleei. Horrek guztiak tolerantzia, errespetua eta aniztasuna txikitatik onartzea sustatzen du.

PROIEKTUAK

Irakurketa eta irakurzaletasuna, euskal kultura eta euskara, Hezkidetza, Bizikasi, emozioak eta ongizatea, Agenda 2030, etab. 

HIZKUNTZA EREDUA

Ikastolako hizkuntza eredua D eredua da ziklo eta etapa guztietan.

Eskolari buruzko informazioa: