ARANTZABELA IKASTOLAKO XXXV. KROSA
NOIZ: 2022ko maiatzaren 21ean.
ZER ORDUTAN: goizeko 11:00etan.
NON: Arantzabela ikastolan.
NORTZUK: eredu eukalduna duten eskola publiko eta ikastolak.
HELBURUA: kirol eta kultur sustapena eta elkarbizitza.
- Zenbakia bularrean bi kate-orratzez jarrita eraman behar da.
- Partaide guztientzat sariak egongo dira.
- Beroketak egiteko komenigarria da partaide guztiak ezarritako ordua baino 30 minutu lehenago etortzea.
MAILA
| DISTANZIA
| IRTEERA
| JAIOTZE DATA |
2 urteko gela | 100 | 1 | 2019 |
HH-1 | 100 | 1 | 2018 |
HH-2 | 150 | 2 | 2017 |
HH-3 | 200 | 3 | 2016 |
LH-1 | 300 | 1 | 2015 |
LH-2 | 350 | 2 | 2014 |
LH-3 | 400 | 3 | 2013 |
LH-4 | 500 | 1 | 2012 |
LH-5 | 550 | 2 | 2011 |
LH-6 | 600 | 3 | 2010 |
... | ... | ... | ... |
KORRIKA TXIKIA 2022
TIPI-TAPA, TIPI-TAPA... KORRIKA!
Hemen duzue KORRIKAren abestiarekin ikastolan grabatu dugun bideoa eta Arantzabela Korrika Kulturalaren egitaraua:
LGTBIQ+fobiari STOP!
Irain LGTBIQfobikoen pintadekin esnatu da gaur goizean (otsailak 8) gure Ikastolako patioa. Horrelako jarreren aurrean, eskola-komunitateak bat egiten du pertsonen duintasunaren kontra eta ikastolan egindako lan artistiko, aldarrikatzaile eta parte-hartzailearen aurkako ekintza iraingarri hori berehala salatzeko. Ez gara isilduko horrelako erasoen aurrean!
BIDEO KOPLA LEHIAKETAREN EMAITZA
Ikasgunea
IKASGUNEA Familien Gunea Hezkuntza Sailak ikasleen nahiz familien esku ipini duen plataforma bat da. Helburua: familien eta hauen seme-alabak ikasten ari diren ikastetxeen arteko komunikazio zuzen eta arina ahalbidetuko duen kanala sortzea. Tresna erabilgarri honi esker, familiek eskura izango dute, besteak beste, Hezkuntza Sailak duen informazio akademikoa edo ikastetxeen antolaketarekin zerikusia duen beste hainbat gai jakingarri.
Atari honetan erabiltzaile kontu pertsonalizatua sortu ahal izango dute ikastetxetako familiek.
Aurretik erregistratua dagoen pertsona erabiltzaile izenarekin eta pasahitzarekin identifikatzen denean, pertsonalizatu daitekeen gune batean sartuko da eta han hark gehien erabiltzen dituen edukietara eta atariko bilaketetara sartu ahal izango da, bere profileko oharrak kontsultatu izango ditu...
Familiak matrikula datuak, ebaluaketeen emaitzak, hutsegiteak, ordutegia … ikusteko aukera dute.
KONTINGENTZIA PLANA
Arantzabela ikastolak 2021-2022 ikasturtean COVID-19a hedatzea saihestu nahian kontingentzia plan hau garatu du:
KONTINGENTZIA PLANA
Plan honen helburua kutsatzeko arriskuak kontrolpean izatea eta osasunerako segurtasun neurri handienekin ohiko jarduera bermatzea da. Hori lortzeko ezinbestekoa da langile guztien, ikasleen, gurasoen, legezko tutoreen eta hezkuntza prozesuan berarekin harremana duten pertsona guztien erantzukizuna.