Matrikula eta dokumentazioa 2022-2023

Egun bizitzen ari garen pandemia egoera honek baldintzak besterik ez dizkigu jartzen. Ikasle taldeak ezin nahastea, irakasle zein familiekin bilerak talde txikietan egitea, higiene eta prebentzio neurriak behin eta berriz berrikusi eta hobetzea... Dena den, alde positiboa ateratzen saiatzen gara, izan ere, bizikidetzaren eta emozioen lanketaren bitartez gauza asko ikasten ari gara.

Sarrera honen azken atalean zalantzak argitzeko formulario bat bete dezakezue.

Ikastetxera libreki sartzeko ezintasuna dela eta, modu birtual honetan bada ere, Arantzabela ikastolako ateak zabaltzera gatozkizue!

DOKUMENTAZIOA:

  1. DATAK ETA AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
  2. BAREMAZIOA
  3. ARANTZABELA IKASTOLAKO ORDEZKARITZA ORGANO GORENAREN AKTA

IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA:

  • EPEA: Urtarrilaren 17tik 28ra (Eguerdiko 12:00ak arte)
  • Goizez: 9:30-12:30
  • Arratsaldez: 15:00-16:30 (Asteazken arratsaldetan izan ezik)

ZALANTZA ETA GALDEREN FOROA:

Formulario honen bitartez, ikastolaren eta funtzionamenduaren inguruan dituzuen galderak jasoko ditugu. Galderak 17tik 23ra jasoko ditugu, eta erantzunak 25erako igoko ditugu webgunera.

Matrikula: zatoz Euskal Eskola Publikora!

 

Ikastolan dugun egoera dela eta, ez dugu presentzialki ate irekirik egingo. Matrikulazioari buruzko informazio guztia hemen eskegiko dugu aste amaierarako (plaza kopurua, informazio pedagogikoa, instalazioen irudiak...) Honekin batera, galderen foro bat zabalduko dugu dituzuen duda guztiak argitze aldera.

EGUTEGIA

  • Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea:
    • On-line: 2022ko urtarrilaren 17tik 28ra bitartean
    • Aukeratutako lehenengo ikastetxean: idazkaritza ordutegian, 2022ko urtarrilaren 17tik 28ra bitartean eskolako atezaintzan.
  • Eskatzaileen zerrenda argitaratzea: 2022ko otsailaren 15etik martxoaren 7ra
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzea: 2022ko martxoaren 8tik 15era
  • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egitea: 2022ko martxoaren15era arte
  • Eskabidean atzera egitea: 2022ko martxoaren 15era arte
  • Behin betiko zerrendak argitaratzea: 2022ko martxoaren 22tik apirilaren 22ra
  • Lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea: 2022ko martxoaren 29a
  • Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea: 2022ko apirilaren 22ra arte
  • Itxarote-zerrendaren iraunaldia: 2022ko irailaren 16ra arte

Matrikulari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero sartu HEZKUNTZA SAILAN.

ZURE ZAIN GAUDE!

BIDEO KOPLA LEHIAKETAREN EMAITZA

 

Arabako bideo-kopla lehiaketako sari bat irabazi du eskolak (5. maila A)

Ikasgunea

IKASGUNEA Familien Gunea Hezkuntza Sailak ikasleen nahiz familien esku ipini duen plataforma bat da. Helburua: familien eta hauen seme-alabak ikasten ari diren ikastetxeen arteko komunikazio zuzen eta arina ahalbidetuko duen kanala sortzea. Tresna erabilgarri honi esker, familiek eskura izango dute, besteak beste, Hezkuntza Sailak duen informazio akademikoa edo ikastetxeen antolaketarekin zerikusia duen beste hainbat gai jakingarri.

Atari honetan erabiltzaile kontu pertsonalizatua sortu ahal izango dute ikastetxetako familiek.

 Aurretik erregistratua dagoen pertsona erabiltzaile izenarekin eta pasahitzarekin identifikatzen denean, pertsonalizatu daitekeen gune batean sartuko da eta han hark gehien erabiltzen dituen edukietara eta atariko bilaketetara sartu ahal izango da, bere profileko oharrak kontsultatu izango ditu...

Familiak matrikula datuak, ebaluaketeen emaitzak, hutsegiteak, ordutegia … ikusteko aukera dute.

IKASGUNEA

 

KONTINGENTZIA PLANA

Arantzabela ikastolak 2021-2022 ikasturtean COVID-19a hedatzea saihestu nahian kontingentzia plan hau garatu du:

KONTINGENTZIA PLANA

Plan honen helburua kutsatzeko arriskuak kontrolpean izatea eta osasunerako segurtasun neurri handienekin ohiko jarduera bermatzea da. Hori lortzeko ezinbestekoa da langile guztien, ikasleen, gurasoen, legezko tutoreen eta hezkuntza prozesuan berarekin harremana duten pertsona guztien erantzukizuna.

SARRERAK ETA IRTEERAK