MATRIKULA PROZEDURA 2023-2024

ℹ️ INFORMAZIOA: labur.eus/T5Jfb

?? ONLINE EGITEKO ESTEKA: Ikasgunea

ATE IREKIAK 2023-2024

Arantzabelan elkarrekin ikasi, pentsatu, sortu eta ekin!

??️ Urtarrilak 30

??️ Otsailak 6

 

 

 

 

 

 

 

 

 

LGTBIQ+fobiaren aurkako eguna

ASKE IZAN KOLORETAN!

Ikasgunea

IKASGUNEA Familien Gunea Hezkuntza Sailak ikasleen nahiz familien esku ipini duen plataforma bat da. Helburua: familien eta hauen seme-alabak ikasten ari diren ikastetxeen arteko komunikazio zuzen eta arina ahalbidetuko duen kanala sortzea. Tresna erabilgarri honi esker, familiek eskura izango dute, besteak beste, Hezkuntza Sailak duen informazio akademikoa edo ikastetxeen antolaketarekin zerikusia duen beste hainbat gai jakingarri.

Atari honetan erabiltzaile kontu pertsonalizatua sortu ahal izango dute ikastetxetako familiek.

 Aurretik erregistratua dagoen pertsona erabiltzaile izenarekin eta pasahitzarekin identifikatzen denean, pertsonalizatu daitekeen gune batean sartuko da eta han hark gehien erabiltzen dituen edukietara eta atariko bilaketetara sartu ahal izango da, bere profileko oharrak kontsultatu izango ditu...

Familiak matrikula datuak, ebaluaketeen emaitzak, hutsegiteak, ordutegia … ikusteko aukera dute.

IKASGUNEA

 

Haurrei eta nerabeei tratu ona emateko dekalogoa: hamar praktika on familian-hezkuntzan

AVAIM elkarteak lanean dihardu haur eta nerabeen eskubideak aldarrikatzeko, eta gizartean horiei buruzko kontzientzia sortzeko; orobat, kolektibo horrenganako tratu ona sustatzen du. 1996tik aurrera Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuarekin lankidetzan aritu da elkartea programa komunitarioen garapenean, eta 2002tik aurrera lankidetza-hitzarmena dauka Gasteizko Udalarekin. Hitzarmen horrek zenbait jarduera biltzen ditu, betiere Haur eta Nerabeen Eskubideei buruzko Hitzarmenean jasotako eskubideak sustatu eta garatzeko, eta haur-babesgabetasuna prebenitzeko alorretan.

Hauxe da hitzarmenak baitan hartzen duen proiektuetako bat: “Haurrei eta nerabeei tratu ona emateko dekalogoa: hamar praktika on familian-hezkuntzan dekalogoaren edizioa eta banaketa”.  Material horren egile dira CAVAS (Centro de Asistencia a Víctimas de Agresiones Sexuales y Prevención del Maltrato Infantil) eta FAPMI (Federación de Asociaciones para la Prevención del Maltrato Infantil).

Materiala Haurrei eta nerabeei tratu ona emateko dekalogoa hamar praktika on familia-hezkuntzan deitzen da, eta haren bitartez haur eta nerabeei tratu ona ematea sustatu nahi da. Aintzat hartuta familia umearen nortasuna sozializatu eta prestatzeko oinarrizko testuingurua dela, erreferentzia komunetatik abiatuta (halakoak baitira umeen beharrak), guraso bezala dugun zereginari buruz hausnartzeko aukera tresna garrantzitsua delakoan gaude.