Ikasgunea
IKASGUNEA Familien Gunea Hezkuntza Sailak ikasleen nahiz familien esku ipini duen plataforma bat da. Helburua: familien eta hauen seme-alabak ikasten ari diren ikastetxeen arteko komunikazio zuzen eta arina ahalbidetuko duen kanala sortzea. Tresna erabilgarri honi esker, familiek eskura izango dute, besteak beste, Hezkuntza Sailak duen informazio akademikoa edo ikastetxeen antolaketarekin zerikusia duen beste hainbat gai jakingarri.
Atari honetan erabiltzaile kontu pertsonalizatua sortu ahal izango dute ikastetxetako familiek.
Aurretik erregistratua dagoen pertsona erabiltzaile izenarekin eta pasahitzarekin identifikatzen denean, pertsonalizatu daitekeen gune batean sartuko da eta han hark gehien erabiltzen dituen edukietara eta atariko bilaketetara sartu ahal izango da, bere profileko oharrak kontsultatu izango ditu...
Familiak matrikula datuak, ebaluaketeen emaitzak, hutsegiteak, ordutegia … ikusteko aukera dute.
Haurrei eta nerabeei tratu ona emateko dekalogoa: hamar praktika on familian-hezkuntzan
AVAIM elkarteak lanean dihardu haur eta nerabeen eskubideak aldarrikatzeko, eta gizartean horiei buruzko kontzientzia sortzeko; orobat, kolektibo horrenganako tratu ona sustatzen du. 1996tik aurrera Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuarekin lankidetzan aritu da elkartea programa komunitarioen garapenean, eta 2002tik aurrera lankidetza-hitzarmena dauka Gasteizko Udalarekin. Hitzarmen horrek zenbait jarduera biltzen ditu, betiere Haur eta Nerabeen Eskubideei buruzko Hitzarmenean jasotako eskubideak sustatu eta garatzeko, eta haur-babesgabetasuna prebenitzeko alorretan.
Hauxe da hitzarmenak baitan hartzen duen proiektuetako bat: “Haurrei eta nerabeei tratu ona emateko dekalogoa: hamar praktika on familian-hezkuntzan dekalogoaren edizioa eta banaketa”. Material horren egile dira CAVAS (Centro de Asistencia a Víctimas de Agresiones Sexuales y Prevención del Maltrato Infantil) eta FAPMI (Federación de Asociaciones para la Prevención del Maltrato Infantil).
Materiala Haurrei eta nerabeei tratu ona emateko dekalogoa hamar praktika on familia-hezkuntzan deitzen da, eta haren bitartez haur eta nerabeei tratu ona ematea sustatu nahi da. Aintzat hartuta familia umearen nortasuna sozializatu eta prestatzeko oinarrizko testuingurua dela, erreferentzia komunetatik abiatuta (halakoak baitira umeen beharrak), guraso bezala dugun zereginari buruz hausnartzeko aukera tresna garrantzitsua delakoan gaude.
KZ-guneekin laguntza-zerbitzu berria familientzat
Astelehenetik aurrera, martxoak 30, KZ-guneekin lotutako laguntza-zerbitzu berri bat eskaintzen hasiko da.
KZguneek herritarren zalantza teknologikoak argitzeko sistema-prozedura berria antolatu dute, zentroetan fisikoki egotea eskatzen ez duten baina zerbitzu hori behar duten erabiltzaileek erabiltzeko errazak diren kanalen bitartez. Beraz, arreta telefonoz edota posta elektronikoaren bidez izango da.
Zerbitzu honen lehentasunezko helburuetako bat izango da aholkularitza edo jarraibideak behar dituzten familiei laguntza ematea, beraien konpetentzia digitalak areagotzeko eta, horrela, beren seme-alabei lagundu ahal izateko, ikastetxeek egun ikasle guztiei bidaltzen dizkieten on_line zereginetan.
Zalantza teknologikoak ebazteko urrutiko zerbitzua ematen duten KZguneen ordutegiak eta harremanetarako modua kontsulta daiteke hemen.
Beste aldetik, eskuragarri zenbait tutorial errazak