BIDEO KOPLA LEHIAKETAREN EMAITZA

 

Arabako bideo-kopla lehiaketako sari bat irabazi du eskolak (5. maila A)

Bideo-kopla lehiaketak Araba osoko ikasleak mobilizatu ditu: kamera aurrean jarri dira, kantari eta kontari. Bihurrikerietan maisuki ibili dira guztiak, bertsolari berrien belaunaldi ederra datorren adierazle.

Ai Zapotxin maitea. Benetan, ez dago zer egin Arantzabela ikastolako 5. mailako ikasleekin. Intsektu bat sartu dute klaseko kutxa batean, eta, ireki duenean, andereƱoak ez du ondo hartu. Puntu bat kendu omen die azterketan. Ea Karmele, arren, ez prebarikatu; puntu bat kentzekotan, egizu portaeran, ez azterketan.

Epaimahaiaren sariak

Publikoaren sariaz gain, epaimahaiak ere bereak eman ditu. Bastida bertso eskolak eraman du sari bat, Janari gerraren ihesa-rekin. Kantatu ez ezik, esan daiteke kopla antzeztu dutela ere. Ramon Bajo ikastetxeko lagunak ere ez dira makal ibili bihurrikerietan, eta horiek zelan egin erakutsi dute. Bilera batean parte hartzen ari zirela, gurasoak gela barruan trangatu dituzte! Haientzako saria: BAKHeko izotz pistarako sarrerak eta Elkarreko oparia taldekide bakoitzarentzat.

INFORMAZIO GEHIAGO: ALEA.EUS

 

5. mailako bideoak: