Musukoak

Gaurtik aurrera, egun bakoitzerako oihalezko musuko berrerabilgarri berri hauek erabiliko ditugu. Kontua da haur bakoitzak egunero dagokion koloreko maskara etxetik ekartzea (ez da esan beharrik garbi ekarri behar duela). Galtzen baditu, familia bakoitza arduratuko da berria erosteaz.  Maskaren higieneaz arduratuko zaretela espero dugu.

Musukoa eskuratu ez duzuenok, kudeaketa zuen esku geratzen da, baina higiene eta segurtasun neurriak mantentze aldera, gogoratu:

  1. 1. Ikasleek homologatutako musukoa ekarri behar dute.

  2. 2. Egunero aldatu edo garbitu behar da.