EUSKARAREN HAZIA GURE BIZIA

Dakizuen moduan, Euskararen Postontzia egon da Ikastolan egun hauetan, Euskararen alde familiartean idatzi dituzuen leloak jasotzeko. Mezu oso politak irakurri ditugu, oso aproposak, baina Ikastolako irakasle-taldeak eta Oihan Guraso Elkartearen Euskara Batzordeak guztien artean originalena aukeratu du. Lelo hori laster jolastokian egingo den muralean idatziko dugu. Mila esker zuen parte-hartzeagatik. Lan bikaina egin duzue!